COSTA DEL SOL

Costa del Sol askorentzat Europako jomuga turistikorik onena da. Ehun eta berrogeita hamar kilometrotik gora hondartza eta kala, Mediterraneo Itsaso epelarekin bat egiten duen andaluziar kostaldearen bukaeran.

Ikus COSTA DEL SOLeko SORTAK

Med Playak bost hotel ditu Costa del Solen. Benalmádena Costan Bali Hotela eta Villasol Hotela, hiru izarrekoak; Balmoral Hotela, 2 izarrekoa eta Riviera Hotela, lau izarrekoa; Torremolinosen, gure hotelik ezagunena Pez Espada Hotela, lau izarrekoa.

Torremolinosek kultura jarduera anitz eta kirola egiteko aukera apartak eskaintzen ditu haren azpiegiturei esker. Hiria mundu osotik datozen turistentzat erreferente jarraitzen du izaten.

Pez Espada Hotela 1959an inauguratu zen eta Costa del Soleko luxuzko lehenengo hoteletako bat izan zen. Nazioarteko izar asko, Frank Sinatra esaterako, Espainiarekin maitemindu ziren hotel honetan zeudela.

Benalmadenan, egun osoez gozatzeko adina jarduera aurkituko dituzu, eta Mediterraneoko paraje honen naturarekin, kulturarekin edo inguruekin ere.

Golfa maite dutenentzat, Costa del Solek klub ugari eskaintzen ditu. Hainbat maisuk, Severiano Ballesterosek esaterako, diseinatutako berrogeita hamar zelaitik gora daude. Zelai apartak eta ikusgarriak dira. Europako onenen artean daude eta, ondorioz, Ryder Cup eta Munduko Txapelketa ere hartu zituzten.

Costa del Sol eta Andaluzia Espainian pentsatzen dugunean burura etortzen zaigun irudia dira: kareztatutako herrixkak, mairuen estiloko arkitektura, dantza flamenkoa, zezenak, odol garbiko behitarako zezenak, uda epelak eta negu leunak. Kultura aberatsa duen Costa del Sol antzinako aztarnaz eta hura eraldatzen diren hainbat zibilizazioren eraikin historiko zoragarriz dago estalita. Espainiak bere kostalde ia guztietan izen handiko jeinu bat du eta Costa del Sol ez da salbuespena. Pablo Picasso Malagan jaio zen 1895ean, eta han, bere sorterrian, aurkituko dugu bere izena daraman Museoa. Bere lan ugari aurkituko ditugu han.

Baina kulturaz gain, Costa del Solek dibertitzeko hainbat aukera ere eskaintzen dizkigu. Parke tematikoak eta jolas-parkeak, akuarioak eta zoologikoak, krokodilo parkea, nazioarteko odol garbiko zaldien lehiaketak… familiaren aisialdirako eta dibertitzeko aukeren artean. Kirola egitea gogoko dutenentzat, hamaika itsas-kirolen portu daude, eta baita goi mailako saskibaloia, tenisa, zaldiketa, igeriketa eta atletismoa praktikatzeko instalazio modernoak ere.

Area Hotelak

Hotel Balmoral
Gaur gauean 77.40€

Balmoral HotelaBenalmadena Costa

Balmoral hotela hondartzatik 50 metrora dago, eta logela gehienetatik ikus daiteke Mediterraneo itsasoa.
Bere igerileku ederrak eta lorategiak leku aparta egiten dute atseden hartu eta erlaxatzeko. Herriko interes-guneetatik ere oso gertu dago.
Zerbitzu adeitsu eta atseginarengatik ezaguna del hotel hau aukera aparta da familientzat, lagun taldeentzat edo bikoteentzat.

Gaur gauean 75.60€

Bali HotelaBenalmadena Costa

Bali hotelak Benalmadenan oporrak igarotzeko behar duzun guztia eskaintzen dizu, eta giro aparta bermatzen du familientzat eta bikoteentzat. Hondartza 250 metro eskasera dago, eta baita herriaren erdigunea ere. Bi igerileku-eremu eta animazio-taldea ditu Bali hotelean opor zoragarriak igaro ditzazun.

Hotel Riviera
Gaur gauean 135.86€

Riviera HotelaBenalmadena Costa

Hotel moderno eta dotorea itsasoaren parean, helduentzako soilik den Riviera hotelak giro lasaia eta atsegina eskaintzen du. Logelak estilo modernoan daude apainduta, eta haren terrazak itsasora daude begira. Gure bezeroentzako spa zoragarria eta gimnasioa ere ditu.

Hotel Villasol
Gaur gauean 90.00€

Villasol HotelaBenalmadena Costa

Villasol hotela leku apartean dago bisitariek inguruko gauza asko ikusteko. Hotela itsasoaren parean dagoenez, baditu itsasora begira dauden hainbat logela, eta gainerako gehienak ere alde batetik ematen dute itsasora. Hotel txiki eta atsegin honek giro lasaia eskaintzen dizu Costa del Solen oporrez gozatzeko.

MedPlaya - Hotel Pez Espada
Gaur gauean 117.00€

Pez Espada HotelaTorremolinos

Pez Espada hotela leku ezin hobean dago, Torremolinosen itsasoaren aurreko hondartzaren lehen lerroan. Torremolinoseko hotel ospetsuenetariko bat da, giro atsegin eta tratu adeitsuarengatik aski ezaguna. La Carihuela handik hurbil dago, non inguruko arrain-jatetxe onenak aurkituko ditugun. Askotariko logelak ditu hotelak aukeran.

Jomuga horretako paketerik onenak