LA COSTA BRAVA

Costa Brava duela ehun urtetik gora deitzen da horrela bere paisaia basati eta malkartsua dela eta. Lehen arrantzaleen herrixka isolatu eta umilak zirenak orain oporretarako jomuga polit, aberats eta moderno bilakatu dira. Zaharra eta berria, tradizioa eta modernotasuna, kirol zerbitzu ugariekin eta kultura zein aisialdirako aukerekin batera hondartza ezagun eta kala ikusgarrien eskaintzari gehitzen zaizkio oraindik ere dagoen arrantza eta nekazal tradizioari.

Ikus SORTAK/JARDUERAK

Med Playak hiru hotel ditu Costa Bravako bi jomuga gogokoenetan: Monterrey Hotela, Platja d'Aron eta Esmeraldas eta San Eloy Aparthotelak, Tossa de Marren. Hiruak abiapuntu aparta dira kostalde historiko honen sekretuak ezagutzeko eta leku aparta dira eguzkiaz, hondartzaz, gastronomiaz eta beste hainbat jardueraz gozatzeko.

Platja d’Aroren kokapen geografiko aparta, itsasotik hurbil eta errepide sare nagusietatik gertu, denda ugari, gaueko zein aisialdiko jarduera ugari eta kalitatezko zerbitzu turistikoen aukera dira bere alderdi aipagarrienak. Monterrey Hotela hiriaren muinetik metro gutxira dago eta hondartzatik 70m-ra.

Tossa de Marrek ongi eutsi dio bere historiaren eta gaur eguneko egoeraren arteko orekari, eta turismo-gune garrantzitsua bilakatu da. Ostatuen, zerbitzuen eta jardueren azpiegitura handia du, non bisitariak egonaldi zoriontsua izango duen. Tossa de Mar ez da aberastasun naturala soilik, hirigunea artxibo historikoa ere baita.

Costa Bravako hondartzen ezaugarri nagusia haien uren kalitate ona da. Gainera, kalak eta ezkutuan dauden hondartza txikiak ere, landaretzaz inguratuak, itsasoak itsaslabarrak higatuz sortutakoak. Batzuetara Costa Bravako herri batzuetatik kostaldea zeharkatzen duten kostaldeko bideetatik bakarrik joan daiteke.

Area Hotelak

Gaur gauean 66.60€

Monterrey HotelaPlatja d'Aro

Negu honetan bertan berriztatu berria, Monterrey Hotela leku moderno eta erosoa da Plajta D´Aro herri ikaragarriaz gozatzeko. Hotela hondartzatik 75 metrora dago, pribilegiozko lekua hoteleko zein inguruetako giro lasaian erlaxatu eta giro lasaiaz gozatzeko

Gaur gauean 64.00€

Esmeraldas HotelaTossa de Mar

Esmeraldas ApartHotela Tossa de Mar herri zoragarrian dago. Esmeraldasek eskaintzen dituen estudio eta apartamentuei esker, oinarrizko sukalde txiki bat edukiko duzu, baina hotelaren erosotasun guztiekin. Esmeraldas hondartzatik oso hurbil dago, eta baita herriaren erdigunetik ere, eta beti emango dizute harrera beroa.

Gaur gauean 45.00€

San Eloy HotelaTossa de Mar

Familia arteko oporrentzako esperientzia bakarra eskaintzen du San Eloy Aparthotelak, beti baitago zer egin eta zerekin gozatu. Tossa de Marren kanpoaldean, San Eloyek lur-eremu handiak ditu, non hiru igerileku, tenis pistak, mini golfa eta saskibaloi kantxa aurki ditzakegun.

Dena barne aukeraz gozatu oporren aurrekontuari ahalik eta etekin handiena ateratzeko.