SALOU - COSTA DORADA

Salou da Costa Doradako jomugarik ohikoena.

Ikus SORTAK atalahotela JARDUERA BEREZIEKINegonaldiaren osagarria.

Salouk Espainia osoko aisialdirako zerbitzu onenetariko batzuk ditu, hare hondartza handiez eta kala liluragarriez gain. Gainera, kirol, aisialdi eta kultura aukera ugari eskaintzen ditu: golf zelaiak, ur-kirol portuak, spak, bainuetxeak, ibiltzeko lekuak eta askoz ere gehiago.

Med Playak Calypso Hotela, hiru izarrekoa, eta Hotel Piramide, lau izarrekoa, eskaintzen dizkizu Saloun; zure familiarekin oporraldi ahaztezinak igarotzeko apartak.

Costa Dorada Katalunia hegoaldean dagoen eskualdea da. Ez da Costa Brava bezain malkartsua, baina baditu leku ikusgarriak, Ebroren Delta hegoaldea, esaterako. Bertan, babestutako espezie ugari bizi dira, eta txangoak egiteko leku zoragarria da. Erdi Aroko herriak, gazteluak eta elizak ere aurki ditzakegu kultura ondare aberatsaren osagarri. Costa Doradaren beste ertzean, Tarragonako hiriaren erromatarren harresi zoragarria aurkituko dugu, Gizadiaren Ondare izendatua, ikusgarria.

Ahal baduzu, barrualdera ere joan. Reus hiri txikiaren erdiguneak, Antoni Gaudiren jaioterria, ondare modernista ikaragarria du. Priorat-aren zonaldea ikustea ere gomendatzen dizugu, Erdi Aroko herrixka ikusgarriak izateagatik eta ardogintzarengatik oso interesgarria. Kartusiar monjeek ekin zioten ardoaren ohiturari eta gaur egun ardo bikainak ematen dituzte, pertsonalitate apartekoak, lurraren osagaien eta klima gogorraren eraginez.

Gazteenentzat, Port Aventura-rakoa da bisitaldi ohikoena. Mediterraneoari, Polinesiari, Txinari, Mexikori eta “Far West”-ari eskainitako bost gune, 800 hektareatik gorako instalazioetan. 90 atrakzio ere dituzte, horien artean Dragon Khan delakoa, zortzi begizta dituen munduko errusiar mendi bakarra. Baina hain ausartak ez direnentzat eta txikienentzat ere badira zenbait atrakzio: berrien eta ezagunenen artean Itsas Odisea dago, simulatzaile oso aurreratua teknologia aldetik, bisitariak itsas hondora eramaten dituena.

Area Hotelak

Gaur gauean 75.20€

Calypso HotelaSalou

Calypso hotela giro bizia eta dibertigarria duen familientzako hotela da. Guztientzako jarduerak eskaintzen ditu, ez duzu hoteletik irten nahiko! Hala ere, Salouren inguruak, hondartza eta erdigune turistikora joan nahi baldin baduzu ere, oso gertu daude.

Piramide
Gaur gauean 88.50€

Piramide Salou HotelaSalou

Piramide hotela kokapen bikaina eta logela handiak dituen hotel modernoa da. Hondartza eta hiriaren erdigunea hoteletik minutu gutxira, eta Port Aventurarako sarbide erraza du hotelak. Hotela aparta da Salouko herriaz familian eta bikotetan gozatzeko.

Jomuga horretako paketerik onenak